2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak

Foru Liburutegiak antolatuta, 500 liburu baino gehiago utziko dira Bizkaiko hainbat tokitan, jendearen eskuragarri

Foru Liburutegiak 500 liburu baino gehiago utziko ditu Bizkaiko hainbat tokitan, jendearen eskuragarri Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunaren harira antolatu dituen jardueren artean. Duela bi urte hasi zen Foru Liburutegia ekimen horretan parte hartzen; bizkaitarren artean irakurzaletasuna bultzatzea da helburua. Halaber, gaur, Danele Sarriugarte idazleak Literatur Topaketak ekimenean parte hartuko du, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Gainera, gaur zein bihar, agenda berria emango zaie Foru Liburutegiko erabiltzaileei. Aurten, agenda horren lau modelo ezberdin argitaratu dira, denak Liburutegi Digitalean ikus daitezkeenak (formatu digitalean eskuragarriak, alegiak), Foru Liburutegiaren bildumako grabatu edota mapa zaharretako irudiz horniturik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina